XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Iturbide-House aretoan loreak ontzietan txukuntzen ari zan Bonny.
Pipa artzen berriz Bon-Lucky-Boy aulki besodun biguin batean erdi-etziñik.
- Bonny: Sendagille moxkor arlote ori ote dugu Txeiene-Uriko gaizkilleen
- Ez dakit ori, baiña beste gauza bat badakit ziur:
Ta, ixilunetxo baten ondorean -: Neri, Bon, sendalaria gizon leiala iduritzen zait.
- Ni, ordea, neska, ez naun iñorekin fiatzen!- Eta ixillaldi baten atzetik.
Ai'zu, Bonny: galdetu nai nizuke gauzatxo bat Alkate-etxeko lorategian erabilli zenduan jardunkera miresgarri ura asmampacirc;tzeko nola izan ziñan gauza?.
- E'zazu aztu, Bon, ni, Helmuth Karl Bernhard Von Moltke, Prusi'ko estrategilaririk ospetsuenaren illoba naizela!.
- Kostako zaien, neska, Prusi'ko mariskal guztiei, askapenik gabeko korapilloak askatzeko i bezain trebeak izatea!.
Pipari zurrupada aundi bat eman, kea goruntz oparo jaurti, ta abesten asi zitzaigun, zoriontzu, gure mutilla:
Bat-batean, zalpurdi baten kurpillen zarata lorategian.
Iraduz, larri, arnas-estuan, sermoilari baptista iritxi zan Iturbide-House'ra, Bon-Lucky-Boy'rekin bereala itzegin nai zuala esanaz:
Gazkilleek txeiendarrei izkilluak eta pattarra eramateko ibilli oi duten bidean.
- Jules Webster; ni iltzeko, Bonny arrapatuaz Alkateak bere etxean prestatutako batzar artara joan ez zan bankalaria!.
- Ez zitekean batzar artara joan! Bezperatik beste toki batera joana bait zan.
- Ta, zer zebillen, Jules Webster bankalaria, basoko bide arriskutsu ortan?.
- Ez dakit.
Baiña ziur nago ni, Bon bera ere gaizkilleetako bat zala.
Isilik alditxo batean egonda, - Nola dago Alkatea zanaren alarguna, sermoilari jauna?.
- Bart il da. Il aurretik, bere senarra zanaren izenean zuri barkapena eskatzeko agindu dit.
Eriotza urbil zuala oarturik, tiroketako egun artan, uriko pakea lortzearren,